viernes, 3 de mayo de 2019

MODULOKO LANAREN HAUSNARKETA



Resultado de imagen de aniztasuna eskolan


Bigarren lauhileko honetan aniztasunaren kontzeptua landu dugu. Gai hau jorratzeko hainbat hitzaldietara joateko aukera izan dugu eta hauen inguruan hausnartzeko ere. Aniztasuna landu behar genuela jakin nuenean, oso erraza izango zela pentsatu nuen baina...oker nenbilen. Kontzeptu hori definitzea eskatu zigutenean txuri geratu nintzen, oso kontzeptu zabala baita. Hitz solteak bururatzen zitzaizkidan, aberastasuna, kulturartekotasuna, berdintasuna, esate baterako. Baina konturatu nahiz aniztasunak ez daukala definizio unibertsalik edo definizio bakarra, bakoitzak bere modura interpretatu dezake, aniztasun deberdinak baitaude.

Gure lan modularra egin ahal izateko, esan bezala, hainbat hitzaldi entzun genituen. Horietatik ondorengoak klabea izan ziren niretzat: Tabakalerako L'Itrus, Calcuta ondoan eta Pausoka. Aniztasunari buruz nuen kontzeptua zabaltzen lagundu zidaten eta asko ikasi nuen haietatik. Aniztasuna gauza guztietan dagoela ohartu naiz eta  modu batera edo bestera denok anitzak garela. 

Tabakalerara egindako irteeran, L'Intrus erakusketan libanoko emakume erailduen margolanak eta zementozko eskultura bat bihotz taupaden soinuakin ikusteko aukera izan genuen eta nahiko hunkigarria izan zela uste dut. Aipatzekoa da ere, hasieran egin genuen jarduerak planteatzen zituen galderak; zerk sentiarazten zaitu arrotza? edo noizbaiten sentitu zara arrotza?. Galdera hauek hausnarketa bat eginarazi zidaten eta nik uste nuen baina aldi gehiagotan sentitu naiz arrotza. Irteera honek, haurrak artearen bitartez gauza asko ikasi ditzazketela ikustarazi zidan.

Pausokako hitzaldia asko sensibilizatu zidan. Maiteder bere esperientziaz hitz egiten zigun bitartean, irakasleek duten botereaz ohartu nintzen. Eskolara joatea haur guztien eskubidea da eta inork ez dauka eskubide hori ukatzeko eskubidea, hare gutxiago zuzendari edo irakasle bat. Gure lana da haur guztien beharrak asetzea, igual du, txuari edo beltza den, altu edo bajua, polita edo itsusia edo zailtasunen bat daukan. Bakoitza den bezala da eta horrela onartu behar dugu. Horretarako, ezinbestekoa dugu inklusioa, bizikidetza interkultural bat bermatzeko eta pertsona guztiak aintzat hartzeko. Behin eta berriz, lauhileko honetan zehar esan bezala, anitzak gara eta hori da aberasten gaituena. Honen arira, zerbait berria ikasi badut, irakasle izango garen heinean harrera planek duten garrantzia da. 


Bukatzeko, Calcuta ondoan hitzaldian ere aniztasunari buruz hausnartzeko aukera izan genuen, eta bertan hainbat gai jorratu genituen aniztasunaren barruan, hala nola, generoari buruz. Saio polita izan zen, arina eta dinamika hainbat ariketa egin genituelako. Ondorioz, konturatu nahiz gizarte sistema baten menpean bizi garela. Hitzaldia ematen zuen emakume batek ondo esan zuen gizarte berri bat eraikitzeko lehenengo deseraiki behar da. Gainera, aniztasunaren gaia haurrekin lantzea beharrezkoa da gizartean agerian dagoen errealitatea baita eta horrekin bizitzen ikasi behar dute. 

Laburbilduz, lauhileko polita izan da, desberdina eta entretenigarria. Hitzaldiak aukera paregabeak izan dira gauza berriak ikasteko modu desberdin batean eta ez beti bezala. Agian ez zaidana hainbeste gustatu, irakasleak narratiba digitala egiterakoa mugatu digula. Honekin esan nahi dut, nire taldea adibidez, gaia lantzerakoan denak ipuin baten bitartez egin dugula. Baina oso pozik nago egindako lanarekin izan ditugun arazoak alde batera utzita eta espero dut zuei ere gustatu izana. 

Mila esker denagatik, eta hurrengo ikasturterarte!!




jueves, 2 de mayo de 2019

NARRATIVA DIGITAL

Bueno, dagoeneko narratibak bukatu ditugu eta aurkezpenak ere bai!!! Post honetan eskuragarri uzten ditut nire taldea eta ni sortutako narratiba digitala. Ikusi dezakezuten bezala bi bideo daude, bata bestea bainon kalitate hobea dauka, baina batean zeinu hizkuntzalari bat agertzen da eta bestean gure taldeko kide bat. 

Gure bideoa, zoritxarrez, kalitate gutxi izan arren, aurkezpenean jartzea erabaki genuen guk egindako lanari garrantzia eman nahi geniolako eta agerian utzi nahi genuen hartutako lan guztia.

Espero dut gure narratibaz disfrutatzea!!


























miércoles, 1 de mayo de 2019

TALDE ERRUBRIKA

Hona hemen lauhileko hasiera bete genuen errubrika gure taldean elkarlana sustatzeko asmoz:



TALDE LANA VERSUS LANTALDEA/ELKARLANA: EBALUATZEKO ERRUBRIKA (1)


IRIZPIDEAK
ADIERAZLEAK
AUTOEB
Izena
EKARPENAK eta PARTAIDETZA

-   Denon partaidetza bermatu.
-   Ideiak eta iritziak partekatu (era konstruktiboan).
-   Besteei eskatzen dizkie ideiak eta iritziak eta saiatzen da hauek zabaltzen eta osatzen, lanean integratzen. Ezagutza sakontzeko besteei ideien argudioak eskatzen dizkie.
-   Erabakitzeko orduan adostasun batera iristea.

JARRERAK
-      Jokaera positiboa dauka, aktibokoi entzuten du eta parte hartzen du.
-      Besteen partaidetza bultzatzen du.
-      Lankideei laguntza ematen die eta beren merituak aitortzen ditu.
-      Gure artean errespetuz jokatu.
-      Gure artean era kooperatiboan aritu.

ERANTZUNKIZUNA
-      Adostutako arauak betetzen ditu.
-      Bere lanak adostutako epeetan ematen ditu.
-      Bere lan erritmoak ez du oztopatzen taldeko planifikazioa.
-      Hartutako konpromisoak betetzen ditu.

AGERTZE eta PUNTUALTASUNA
-      Kaleren bat egiten badu edo berandu ailegatzen bada ongi justifikatzen du.

GATAZKEN
KONPONKETA
-          Modu asertiboan adierazten ditu bere desadostasunak.
-          Entzute eraginkorra bultzatzen du eta komunikazioa errazten du.