Urtarrilaren 29an, asteartea, gela osoa Tabakalerara joan ginen aniztasuna eta hezkuntzarekin zerikusia zuten bi erakusketa ikustera, alde batetik, L'intrus eta bestetik, Landa lan. Lehenengo erakusketa, L'Intrus (arrotza) arrotzaren irudikapen etiko eta konplexua egiteko zailtasuna aztertzen duen erakusketa da. Obra hauek, gaur egun, Europan bizi dugun gai potentea lantzeko aukera ematen digu. Izan ere, azken urtetan errefuxiatu eta etorkin askok haien herriak utzi behar izan dituzte eta arrotzaren figuraren aurrean, artearen bitartez hausnarketa sakon bat egitera gonbidatzen zaitu.

Bigarren erakusketa, Landa lan deiturikoa Darcy Lange eginiko ikerketa bat da. Zeelanda Berrian eta Londresen eskultore heziketa jaso ondoren, Langek work studies («lan-azterketak») delakoak erregistratzeari ekin zion Ingalaterran, 1972an. Izendapen horren bitartez, eta bizitza osoan zehar, pertsonak lanean ari zireneko iraupen-behaketak garatu zituen bideo formatuan. Askotarikoak dira Langek erretratatutako lanak eta testuinguruak, fabrikak, meatzeak, tailerrak, eskolak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, baratzeak, eremu etxetiarrak, herri-kirolak eta artisten eta musikarien tailerrak–, eta artistak berak ibili zituen lurraldeak zeharkatzen dituzte: Zeelanda Berria, Ingalaterra, Eskozia eta Espainia, beste batzuen artean. Informazio guztia, argazkietan, bideoetan eta dokumentuetan jaso zituen.

- Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
Tabakalerara joan aurretik, nahiko argi geneukan aniztasunaren esanahia. Hala ere, arteak aniztasunaren kontzeptua hobeto ulertzen lagundu zigun. Horretaz gain, egindako jardueren bitartez, bizitzan zehar uste
baino gehiagotan arrotz sentitu garela konturatu gara.
- Zein da gehien eragin didan / digun esperientzia edo jarduera?
Gehien eragin digun esperientzia edo jarduera, alde batetik, L’Intrus erakusketako bihotz-taupaden arte lanaren istorioa eta emakumeen argazkiak izan ziren, eta bestalde, beste erakustetako haur baten janzteko prozesuaren argazki
sekuentzia izan zen.
- Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?
Sentimendu desberdinekin egin dugu topo bisita honetan, esaterako; tristura, inpotentzia, frustrazioa… Gainera, konturatu gara gainerakoek gu bezalako sentimenduak zituztela, eta hori asko gustatu zaigu. Hauek, enpatikoak
izateko eta besteen azalean jartzeko gaitasunarekin lotuko genituzke.
- Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu ze prozesua izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?
Erakusketak, aproposak iruditu zaizkigu injustizia sozialei buru gogoeta pertsonala egitera bultzatzeko. Tamalez, egoera hauek berrietan edo egunerokotasunean ikustera ohitutak gaudela konturatu
gara, eta ez gara konturatzen gizartean daukaten eraginaz. Eta kasu honetan,arteak irudiaz haratago joatera ikasten lagundu digu.
- Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Taldekideengandik azpimarratuko genuke, lehen aipatu bezala, sentimendu antzekoak askotan konpartitzen ditugula, eta gure desberdintasunaren aurrean, askotan, berdinak garela.

No hay comentarios:
Publicar un comentario