sábado, 16 de febrero de 2019

ZER DA ANIZTASUNA?

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren inguruan hausnartzen egon gara. Moduloko taldeetan jarri ondoren aniztasuna kontzeptua definitzen duten 3 hitz pentsatu ditugu:

1.Aberastasuna
2.Errespetua
3.Enpatia

Ariketa txiki hau egin ondoren, talde bakoitzak gela guztiarekin konpartitu ditu 3 hitz horiek. Orokorrean, denak antzekoak izateaz gain, denon artean hitz berri batzuk atera dira: 

1.Aberastasuna → Ikaskuntza
2.Errespetua→ Tolerantzia
3.Enpatia→ Onarpena
4.Inklusioa
5.Baloreak
6.Kulturartekotasuna
7.Indibidualtasuna
8.Askatasuna

Jarduera honek abiapuntua izan da aniztasuna zer den lantzen hasteko. Gainera, gelakide guztien arteko hausnarketekin eta bakoitzak pentsatzen duena elkarbanatuz asko ikasi dugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario